Saguzarrak al dira koronabirusaren errudunak?
Covid-19 birusaren jatorria saguzarretan egon daitekeela zabaldu da azkeneko urtean. Ez dago horren ebidentzia zientifikorik. Maria Napal biologoak azaldu digunez 1.300 saguzar-espezie goiti daude munduan eta funtzio ekologiko garrantzitsuak betetzen dituzte. Bere esanetan, saguzarrak ez dira errudunak, gizakiok sortu dugun eredua baizik.