Tutoretzapeko adingabeen ahotsa
Nafarroan 435 adingabe daude gobernuaren tutoretzapean. Estatuan ia 36.000 dira azken datuen arabera. Nahiz eta legez harrera familietan bizi beharko luketen, erdia baino gehiago pisuetan eta zentroetan bizi dira. Zentru eta etxe horiei buruz deus gutxi dakigu, bertan bizi diren 221 adingabeei buruz bezala.
Ume eta gaztetxo hauek ez dute deus ere egin. Besterik gabe, haien familiek ezin dute edo ez dira gai haien ardura hartzeko. Estigma asko jasaten dute ordea, eta ia inoiz ez ditugu entzuten. Adingabe hauen ahotsa entzuteko parada duzu atal honetan, Hodei Sarasa, NUPeko irakasle eta ikertzailearen eskutik.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin